Dagoeneko 112 gorpu berreskuratu dituzte Bangladeshen atzo hondoratu zen ferrytik.
Atzo amaitu zen salbamendu operazioaren lehen fasea, eta 36 hildako zenbatu zituzten.
Gaur goizetik salbamendurako bi ontzi ari dira lanean, eta itsasontzia itsasertzerantz mugitzea lortu dute. Hala ere, ohartarazi dute zaila izango dela 200 tonako itsasontzia altxatzea, lanean ari diren ontziek soilik 120 tona altxa ditzaketelako.
Agintariek jakinarazi dute 40 biktima identifikatu dituztela.
Meghna ibaian izan zen istripua atzo; ferry batek petrolio ontzi baten aurka jo zuen.