Txinan astelehenean izandako lurrikarak dagoeneko 19.900 hildako eragin ditu. Haietatik 19.500 Sichuan eskualdean zendu direla jakinarazi du gaur Txinako Gobernuak, eta denera 50.000 hildako izango direla espero du. Txinako hego-mendebaldeko eskualde horretan izan zen lurrikararen epizentroa. Richter eskalan 7,8ko indarra izan zuen lurrikarak eta, orduz geroztik, ehunka erreplika izan ditu.
Hildako kopuru hori areagotu egin daiteke orduak igaro ahala, milaka lagun etxe hondakinen artean daudelako harrapatuta; hain zuzen ere, Txinako Gobernuak atzo zioen 25.788 lagun daudela hondakinen azpian eta 14.051 desagertutzat jo dituzte.
Sichuango Wenchuan barrutian kokatu zen epizentroa, hain zuzen ere, Mianyangen. Txinako eskualde pobreenetakoa da Sichuan, eta egoera zailean bizi ziren herritarrak are okerrago bizi dira orain.
Txinan azkeneko 30 urteetan izandako lurrikara handiena izan zen aste honetakoa.
Mundua
Dagoeneko 20.000 lagun dira Txinako lurrikaran hildakoak, eta 50.000 izango direla espero dute
19.500, Sinchuan eskualdean zendu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu