India

Dagoeneko 800 dira India mendebaldean uholdeek harrapatuta hildakoak

Monzoi garaiko euri jasek uholdeak handiak eragin dituzte India mendebaldean, batik bat, Bombay hiriburu duen Maharashtra estatuan. Iturri ofizialek agertu dutenez, dagoeneko 800 pertsona hil dira, eta, gainera, euria ez da atertzen.

2005eko uztailaren 29a
12:23
Entzun
Erreskate taldeek dagoeneko 500 hilotz jaso dituzte, baina segurtasun arduradunen kallkuluen arabera, dagoeneko 800 bat dira hildakoak. Bombay hiriburuan bertan, gutxienez 275 pertsona zendu dira. Indiako finantza hiriburua da Bombay, eta uholdeek erabat trabatuta daukate hiriaren funtzionamendua. Hainbat errepide itxita egoteaz gain, telefono lineak hondatu ditu euri jasa handiak.

Manmohan Singh Indiako lehen ministroak iragarri du 96 milioi euro eta 10.000 tona jateko banatuko dituztela kaltetuen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.