Boliviako Gobernuak gaur esan du dagoeneko hamasei lagun hil direla azkeneko egunetan Pando eskualdean izandako liskarretan, herrialdearen iparraldean.
Tentsio eta borroka handiak daude gaur egun Bolivian. Evo Moralesen gobernu indigenistaren aldekoak eta probintzia autonomistetakoak-Santa Cruz, Beni, Pando, Tarija eta Chuquisaca- dira presio eltzean bor-borka daudenak; azken horiek eskumen gehiago eskatzen ari dira.
Gizarte Mugimenduen Koordinaziorako ministroorde Sacha Llorentik dioenez, sikarioek burututako nekazarien kontrako sarraskia izan da, eta Pandoko gobernadore Leopoldo Fernandez autonomista egin du hilketen arduradun. Fernandezek bere eskualdeko egoera kontrolaezina dela aitortu du.
Michelle Bachelet Txileko presidenteak Hego Amerikako herrialdeetako gobernuburuen premiazko bilera deitu du Boliviako krisia dela-eta. Astelehenean egingo dute batzarra, Santiagon (Txilen), eta neurriak hartuko dituztela iragarri du Bacheletek. Moralesek esan du bere herrialdeko egoeragatik ez dakiela azaltzerik izango duen.
Mundua
Dagoeneko hamasei pertsona hil dira Bolivian liskarretan
Moralesen gobernu indigenistaren aldekoen eta probintzia autonomistetakoen borrokak gertatzen ari dira. Hego Amerikako herrialdeetako gobernuburuen premiazko bilera egingo dute etzi Txilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu