Dalai-lama ordezkatzeko bozak egin dituzte Indian
DHARAMSALA. Dalai-lamak kargua utzi ondoren, erbestean dagoen Tibeteko Legebiltzarra trantsizioa prestatzen ari da, Txinari oposizioa egiten jarraitzeko. Joan den astean ezustekoa eman zuen Dalai-lamak kargua uzten zuela esan zuenean, eta atzo egin zuten Indian bizi diren 83.000 tibetarrek hura ordezkatzeko bozketa. Emaitzak apirilean jakingo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu