Su-etenak ahul jarraitzen du Sirian. Nahiz eta gerra giroa leundu egin den, ia egunero gertatzen dira leherketak. Atzo bertan Damaskon bi bonba leherrarazi zituzten, baina ez zen inor hil. Halab hirian bai, ordea. Leherketa baten ondorioz lurrean hainbat gorpu ikusi zituzten zenbait lekukok, eta segurtasun neurriek inguratu zuten gunea. Autoak garbitzeko negozioa txikitu zuten, eta oposizioak azaldu du helburua haren jabea zela. Gobernuaren aldeko indarretako kide dela diote.
Bien bitartean, Nazio Batuen Erakundeko behatzaileak han dira, eta atzo ikusterik izan zuten Baxar al-Assaden gobernua NBEk eskatutako urratsak egiten ari dela —ez nazioarteak nahi lukeen bezala, dena den—. Odol deliturik ez duten 265 preso politiko askatu ditu Damaskok. Orain arte askatutakoen kopururik handiena da.
Hauteskundeak
Bihar, berriz, legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dituzte Sirian, nahiz eta legebiltzarrak berak eskatu duen horiek atzeratzeko, egoeraren bilakaera gustatu ez eta hainbat hautagaik boikota egitea erabaki dutelako: 695ek, hain zuzen. 250 eserleku betetzeko 7.195 hautagai daude, 710 emakume tartean. Hauteskundeokin amaituko dira Al-Assadek protesten ondorioz iragarritako erreformak.
Damaskok 265 preso askatu ditu
Halab hirian bonba bat lehertu, eta hainbat pertsona hil dira; segurtasun neurriak gogortu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu