Joan den abenduaren 23an Damaskon Barne Ministerioaren egoitzaren aurrean egindako atentatuetan hildako 44 pertsonetatik 41 identifikatu dituzte, eta euren izenak argitaratu ditu Siriako Gobernuak. Identifikatuetakoen artean soilik zazpi dira zibilak, beste 19, berriz, Inteligentzia Administrazio Nagusiko langileak ziren, beste 14 Inteligentzia Militarreko langileak, eta beste bat erregistro militarreko langilea.
Bestalde, oraindik identifikatu gabeko gorpuzkiz betetako hamalau poltsa daudela adierazi du Sana agentzia ofizialak. Atentatu suizidek, gainera, 150 zauritu eragin zituzten. Erregimenaren ehunka jarraitzaile Damaskon bildu ziren atzo atentatuak gaitzesteko.
Damaskoko erasoetako 41 gorpu identifikatu ditu Siriako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu