Damaskoko eta Alepoko atentatuak bere gain hartu ditu talde jihadista batek

2012ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Yebha al-Nasra izeneko taldeak (Garaipenaren Frontea) urte hasieran Damaskon eta Alepon egindako atentatuak bere gain hartu ditu. Gutxienez, 35 lagun hil zituzten eraso horietan. «Siriako erregimenari ohartarazi genion zibilak hiltzeari uzteko», erran du talde horretako bozeramaile batek Interneten paratutako mezuan. «Orain zuen herriaren aurka egindako atentatuen mina sentituko duzue». Iturri ofizialek, ordea, ez dute sinesgarritzat jo talde horrek atentatuak bere gain hartu izana. Damaskon iragan urtarrilaren 6an egin zuen erasoa suizida batek, eta sei lagun hil zituen. Alepon, otsailaren 10ean estatuko indarren bi egoitzen aurka jo zuten lehergailuekin, eta gutxienez 28 lagun hil. Baxar al-Assadek Al-Qaedari egotzi zizkion ekintzak. Geroago, AEBek onartu zuten Siriako oposizioan Al-Qaeda «infiltratuta» dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.