Siriako telebistak jakinarazi duenez, Damasko erdigunean gertatutako eraso suizida baten ondorioz 25 lagun hil eta 50 zauritu dira, gutxienez. Siriako agintariek baieztatu egin dute erasoa.
Leherketa Al Midan plazan gertatu da, lehen hezkuntzako ikastetxe baten alboan, suizidak soinean zeramatzan lehergailuak zartarazita. Oraindik argitzeke dago erasoa inteligentzia eraikin baten aurka edo polizia etxe baten kontra egin duten, biak baitaude eremu horretan.