Damaskon, 79 gorpu aurkitu dituzte matxinoek
DAMASKO. Siriako oposizioko ekintzaileek jakinarazi dute79 gorpu aurkitu dituztela hiriburutik gertu, exekuzio zantzuekin. Bestalde, François Hollande Frantziako presidenteak esan du Nazioarteko Zigor Auzitegiak esku hartu behar lukeela Siriako gerra krimenak Hagara eramateko. Oposizioaren arabera, armadak bonbardaketak eta exekuzioak ugaritu egin zituen atzo herrialde osoan. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera —egoitza Londresen du—, armadak 40 lagun exekutatu ditu aste honetan Daraya hirian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu