mundua

Damaskon dozenaka lagun hil dira, bi leherketaren ondorioz

55 lagun baino gehiago hil eta 372 zauritu dira, Siriako Gobernuaren arabera. Siriako hiriburuaren periferian izan dira erasoak.

2012ko maiatzaren 10a
16:09
Entzun

55 lagun baino gehiago hil eta 372 zauritu dira gaur Damasko kanpoaldean izan diren bi leherketaren ondorioz, Siriako Gobernuak jakinarazi duenez. Atentatua inteligentzia zerbitzuen egoitza batetik gertu izan da, eta, ondorioz, hainbat auto kiskali egin dira.

Siriako Kontseilu Nazionalak adierazi du atentatuek Siriako Gobernuari "mesede" egiten diotela, eta erasoekin zerikusirik ez duela argitu du. 

Leherketa batek zulo handi bat sortu du lurrean. Sana berri agentziak jakinarazi du Nazio Batuen Erakundeko behatzaileek jada miatu dutela "bi eraso terroristak" izan diren ingurua.

Leherketak izan direnean lanera eta ikastera zihoazen lagun asko zebilen inguruan, Sana agentziaren arabera.

NBEren behatzaileak Sirian daude oraindik, NBEren bake plana betetzen dela egiaztatzeko. Apirilaren 12tik dago indarrean su-etena. Robert Mood misioko buruak esan du gaurko erasoak ez direla Siriaren arazoei irtenbidea emateko modua.

Kofi Annan NBEren Siriarako bitartekariak gaitzetsi egin ditu erasoak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.