Damaskok «ekintza terrorista eta koldarra» egitea leporatu zion Israeli: «Agerian jarri du eskualdea ezegonkortzeko asmoa duela». Iazko urrian ustez ekintzaile palestinarrak trebatzeko eremuak bonbardatu zituzten Israelgo hegazkinek Damasko inguruan. Israelgo Defentsa ministro Shaul Mofazek, berriz, «terroristak» babesteak «ondorio larriak» izango zituela ohartarazi zion Siriari. Iragan abuztuan Beersheva hirian izandako erasoaren ondoren egin zituen adierazpenak ministroak hamasei pertsona hil ziren erasoan. Israelek Izz el-Deen Sheikh Khalili leporatzen zion ekintza.Ildo horretatik, Siriako Gobernuak erakunde palestinarrei euren egoitzak ixteko eta ekintzaile palestinarrei herrialdea uzteko agindu zien iragan astean, Al Hayat egunkariaren arabera. Londresen egoitza duen egunkariak, bestetik, estatu arabiar batek Israeli Hamasek atzerrian duen azpiegituraren berri eman diola jakinarazi zuen. Mossad zerbitzu sekretuen buru Meir Daganek ustez abuztuan izandako erasoaren ondoren eskatu zuen informazioa eta, tartean, Khaled Mashal eta Mussa Abu Marzuk buruzagien inguruko datuak eskuratu zituen, antza.
Janinen sartu da Armada
Bien bitartean, Israelgo Armadak zazpi palestinar hil zituen atzo Gazan eta Zisjordanian, bigarren Intifadaren laugarren urteurrenaren bezperan hain zuzen ere. Khan Junis hirian hilketa selektibo bat egin eta palestinar bat hil zuten. Lekukoen arabera, Al Fata mugimenduko Ahmed Abu Rish Martiriaren Brigadetako buru Mohamed Abu Nasirren autoari bi misil bota zizkioten, baina buruzagia onik atera zen. Ali Al Shader ustezko ekintzailea, alta, erasoanhil zen. Eskola batean sartu eta soldadu israeldarrek Said Al Madhun irakaslea hil zuten tiroz.
Jabaliako errefuxiatu gunean, berriz, beste bi palestinar hil zituzten, ustez soinean lehergailuak eraman eta banaketa hesia zeharkatu behar zutelakoan. Balatako errefuxiatu gunean beste bi palestinar hil zituzten tiroz. Israelgo irratiaren arabera, Al Fata erakundeko kideak ziren. Iturri palestinarren arabera, alta, Mohamed Akel Al Feroui eta Amar Abu Masishe gazteak ziren hildakoak eta harriak botatzen baino ez ziren ari.Nabulus ondoan dagoen Alon More kokagunean, bestetik, taxilari palestinar bat hil zuten kolono juduek tiroz, euren esanetan gidariak autoarekin harrapatzeko asmoa zuelako. Gaza hirian CNN telebistarako itzultzaile lanak egiten zituen Riad Abu Ali palestinarra bahitu zuten Rimal auzoan.Israelgo Armada Janingo hirian sartu zen atzo, ustezko ekintzaileak atxilotzeko asmoz.
Izz el dEEN sheiKH khalil
Hamaseko Siriako burua
Klandestinitatekosemea
Hamaseko Izzedine Al Kassem Brigadetako buruzagia zen Izz el-Deen Sheikh Khalil (Gaza, 1962). Lege islamikoa ikasi zuen unibertsitatean eta Anaia Musulmanak erakundean aritu zen garai horretan. Aurreneko Intifada piztu zenean hogeita bost urte zituen eta berehala erakundeko buruzagitzan sartu zen. Israelgo zerbitzu sekretuek behin baino gehiagotan atxilotu zuten 1987. eta 1993. urteen bitartean lehenengo Intifadaren garaian eta kartzelan egon zen sarritan.
Israelgo lehen ministro ohi Yitzhak Rabinek, Intifada amaitu baino urtebete lehenago, Hamaseko eta Jihad Islamikoko 425 kide deportatu zituen Libano hegoaldera, tartean Izz el-Deen Sheikh Khalil. Intifada bukatu zenean, palestinarrak itzultzea onartu zuten. Berak uko egin zion jaioterrira itzultzeari. Siriara joan eta erakundearen buruzagitza hartu zuen han. «Urteotan ez dugu haren berririk izan, klandestinitatean bizi zen, israeldarren erasoaren zain», zioen anaiak. 1996an hil zuen Khehia Aiash ekintzailea lehergailuak egiten trebatzea egozten zion Israelek Hamaseko buruari, baita abuztuan Beershevan izandako erasoaren burua izatea 16 lagun hil ziren.