Mundua

Daniel Ortegak garaipen zabala lortu du Nikaraguako hauteskundeetan

Oraindik guztiz argitzeke dago bigarren itzulirik beharko den presidentea aukeratzeko, baina Etica Y Transparencia erakundeak egindako zenbaketa azkarraren arabera, sandinisten hautagaiak presidente izendatua izateko adina boto eskuratu ditu.

2006ko azaroaren 6a
17:07
Entzun
Aipatutako erakundeak zenbaketa azkarra egin du, eta eta horren arabera, botoen %38,49 izango lirateke Ortegarentzat eta %29,52 haren aurkari nagusi ALN eskuindarreko hautagai Eduardo Montealegrentzat. Hori beteko balitz ez litzateke bigarren itzulirik beharko. Izan ere, hautagai batek lehen itzulian hautatua izateko botoen %40 baino gehiago eskuratu behar ditu, edo, bestela, bigarrenari %5eko aldea baino handiagoa kendu beharko lioke. Bigarren baldintza hori Ortegak erraz gaindituko duela iragarri du Etica Y Transparenciak.

Zenbaketa errealari dagokionez, botoen ia %15 zenbatu dituzte, eta horren arabera ere Ortegak ez luke bigarren itzulirik beharko:%40,04 jaso ditu hautagai sandinistak. Montealegrek, berriz, botoen %33,29 izango lituzke.

Daniel Ortega Nikaraguako presidente izan zen 1985etik 1990ra, Gobernu Sandinistarekin. Nolanahi ere, egun sandinistak ez daude alderdi bakarrean bilduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.