CSE Hauteskundeen Batzorde Gorenak aurkeztutako datu berrienen arabera, botoen %38,59 eskuratu du FSLNko hautagaiak. Bigarren lekuan egongo litzateke Eduardo Montealegre ALNko hautagaia, botoen %30,94arekin. PLC Alderdi Liberal Konstituzionalista eskuineko beste alderdiko ordezkari Jose Rizo hirugarren postuan egongo litzateke %22,93arekin. Hauteskundeen Batzorde Gorenak jakinarazi du, gaur txosten berri bat kaleratuko dutela datu berriekin.
Emaitza partzial hauek agertutako joera egiaztatzen bada, Daniel Ortega lehen txandatik bertatik Nikaraguako presidente hautatuta izango litzateke. Izan ere, Nikaraguako hauteskunde legeak finkatzen du presidentetzako hauteskundeen lehen bozkaldian botoen %35 gaindituko lukeen eta bigarrenari bost puntuko aldea jarriko liokeen hautagaia lehen txandatik hautatuta litekeela. Lehen datu hauen berri hartzean, baina, Eduardo Montealegrek adierazi zuen bigarren txanda bat izateaz seguru zegoela. Anartean, igandeko lehen bozkaldian «irregulartasun ugari» gertatu zela salatu zuen ALNko hautagaiak. Hau da Ameriketako Estatu Batuek sustatzen zuten lehiakidea, nahiz PLCko Jose Rizo ere eskuineko joeren ordezkari baden.
Nikaragua
Daniel Ortegaren garaipena sendotzen ari da botoen erdia baino gehiago zenbatuta
Botoen %61,80 zenbatuta ia zortzi puntuko aldea ateratzen dio FSLN Nazio Askapenerako Fronte Sandinistako hautagaiak Eduardo Montealegre ALN Nikaraguako Aliantza Liberala eskuineko alderdiko hautagaiari. Azken datuen arabera Ortegak, botoen %38,59 eskuratu du, Montealegrek, berriz, %30,94.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu