Daniel Shechtman ingeniariari (Tel Aviv, 1941) emango diote aurtengo Kimikako Nobel saria, Suediako Zientzien Erret Akademiak gaur esan duenez. Kuasikristalen aurkikuntzagatik sarituko dute. “Bakardadean aritu da ikertzen, modu iraunkorrean eta datu enpirikoekin”.
Kuasikristalak, babesteko estalki ez itsaskorretan erabiltzen dira industrian.
2011ko Nobel saridunak (orain arte jakinarazitakoak)
- Medikuntza. Jules Hoffmann, Bruce Beutler eta Ralph Steinman-i, immunitate sistemaren ikerketagatik.
- Fisika. Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess-i, unibertsoaren hedapen azkarrari buruz egindako lanengatik.
- Kimika. Daniel Shechtmani.
Bihar Literaturakoa jakinaraziko dute, etzi Bakekoa, astelehenean Ekonomiakoa.
Stockholmen izango da sari banaketa ekitaldia, Bakearen Nobel sariarena izan zen —hori Oslon izan ohi da—. Biak ere, abenduaren 10ean.