Anders Fogh Rasmussen (1953) Danimarkako lehen ministroa izendatuko dute NATOko idazkari nagusi, erakundeko estatuek gaur erabaki dutenez. Abuztuaren 1ean hartuko du kargua, Jaap de Hoop Scheffer-en (1948, Herbehereak) partez -hau 2004tik egon da karguan-.
Estrasburgon (Frantzia) ari da egiten NATO batzarra, eta Schefferrek jakinarazi du Turkiak ez zuela nahi Rasmussen izaterik idazkari nagusi berria. Izan ere, 2005ean Danimarkako hedabid batek Mahomaren karikatura argitaratu zuenean, Rasmussenek izandako jokabidea gaitzetsi du berriro Turkiak, eta Kurdistango telebista kati bati Danimarkatik lan egitea ere ahalbidetzen diola ere esan du.
Iraken aurkako gerran, George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) orduko presidentearen alde azaldu izan zen Rasmussen. Alderdi Liberaleko burua da.
Bestelako erabakien artean, garrantzitsuenetakoa hau: NATOk beste bost mila soldadu bidaliko ditu Afganistanera, Al Kaedari aurre egiteko asmoz. Abuztuaren 20an egingo dituzte hauteskundeak han, eta NATOk segurtasuna hobetu egin nahi du. Horretaz gain, ehun milioi dolar bideratuko ditu Afganistango Polizia formatzeko.
NATOk gaur egun 57.000 soldadu ditu han. AEBek beraiek 36.000, eta aurki beste 21.000 bidaliko dituzte.
Goi bileran NATOko kide onartu dituzte Kroazia eta Albania, eta orain 28 herrialde dira erakundeko parte. "Beste herrialdeek ere atea zabalik dute", adirazi du Barack Obama AEBetako presidenteak.
Protestak
Aste honetan Londresen G20ko herrialdeen goi bileran bezala, Estrasburgon atzotik protesta jendetsuak egiten ari dira NATOko kideen aurka. Liskarrak ere izan dira eta, esaterako, hainbat lagunek hotel bati su eman diote. Poliziak dagoeneko 30 bat lagun atxilotu ditu. Frantziako eta Alemaniako mugan, berriz, Poliziak hamar mila lagun manifestariri pasoa moztu die.
MunDUA
Danimarkako lehen ministroa NATOko idazkari nagusi, Turkia aurka egon arren
Abuztuaren 1ean hartuko du kargua Anders Fogh Rasmussenek, Jaap de Hoop Schefferren ordez. Turkia izendapenaren aurka azaldu da, Mahomaren eta Kurdistango auziengatik. Irakeko gerraren alde agertu zen, eta Alderdi Liberaleko burua da. NATOk beste bost mila soldadu bidaliko ditu Afganistanera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu