Gaur hasi du Ban Ki-moon hegokorearrak Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusi bezala aroa —Kofi Annani hartu dio lekukoa— eta, hedabideen aurrean egindako agerraldian, batasuna eskatu du, "ahalegin kolektiboa", mende honetako "erronka handiei" aurre egiteko. Darfur, Iran, Irak, Ekialde Hurbila eta Ipar Koreako kasuak aipatu ditu, batik bat. "Erronka horiei inork ezin die bakarrik heldu".
Azkenaldian herrialdeen artean sortutako "zatiketak" desagertzeko, bere helburua "zubiak eraikitzea" izango dela esan du Ban Ki-moonek.
Bere lehen egunean, NBEn New York-eko egoitzako langileak ezagutzen ari da, eta Segurtasun Kontseiluko kideekin bilera egingo du.
Nazio Batuen Erakundea
Darfur, Iran, Irak, Ekialde Hurbila eta Ipar Korea, Ban Ki-moonen erronka handiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu