Frantziak aurkeztutako ebazpenak aldeko hamaika boto eta lau abstentzio izan zituen. Txina, Aljeria eta Brasil izan ziren abstenitu ziren beste hiru herrialdeak. Gerra krimenen erantzuleak herrialdean bertan eta ez beste inon auzipetu behar direla iritzi diote Pekinek eta Aljerrek.
AEBetako enbaxadore Anne Pattersonek nazioarteko auzitegiak «arrazoi politikoa» duten auziak eragozteko bermerik ez duela ematen adierazi zuen atzo abstentzioa argudiatzeko: «Darfurko gatazkaren zigorgabetasuna amaitzeko asmoa du nazioarteko komunitateak». Etxe Zuriaren boz zuria bi aste iraun dutennegoziazio gogorren ondoren etorri da bitan atzeratu da bozketa. Abstentzioa nazioarteko presioen ondoren abstenitu dela iritzi diote hainbat adituk. Genozidioa gertatzen ari dela onartu arren, nazioarteko auzitegiaren beldur da Etxe Zuria. Aurreneko aldia da Segurtasun Kontseiluak auzi bat auzipetzeko erabakia hartzen duena. Azken asteetan beste bi ebazpen onartu ditu gatazkaren inguruan. Darfurrera 10.000 kasko urdin bidaltzea onartu zuen iragan astean. Khartumi, bestetik,armen bahimendua jartzea janjauid miliziek ezarrita zuten jada eta bake prozesua trabaatzen ari direnak zigortzea onartu zuen asteazkenean. Sudango Gobernuak eskualdean ustez giza eskubideen aurkako krimenak egin dituzten 164 lagun epaituko dituela iragarri zuen aurreko egunean.
Nigeriak aurkeztutako proposamena, bestetik, ez zen aintzat hartu. Ustezko erantzuleak auzipetzeaz gain, batasun nazionala sustatzeko batzorde bat eratzeko eskatzen zuen proposamenak. NBEko idazkari nagusi Kofi Annanek bakea lortzeko aldeen arteko akordioa premiazkoa dela adierazi zuen atzo: «Darfurren bake iraunkorra alde guztien arteko akordio negoziatu baten ondoren soilik lortuko da».
Khartumek bidegabetzatjo du ebazpena
Sudango Informazio ministro Abdelbaset Sederatek bidegabekeriatzat jo zuen atzo ebazpena: «Erabaki bidegabea eta arriskutsua da. Gatazka gaiztotu egingo da. Nazioarteko Zigor Auzitegiak garapen bidean dauden herrialdeak soilik auzipetzen ditu eta ez beto eskubidea dutenak».
Erreboltarien ordezkariek, baina, erabakia pozik hartu eta giza eskubideen defendatzaileen garaipena dela iritzi diote. HRW Human Rights Watch erakundeak «historikotzat» jo zuen ebazpena. Nazioarteko Zigor Auzitegiakhamabi epailez osatutako taldea herrialdera joateko prest dagoela jakinarazi zuen. Ikerlariak, baina, hainbat hilabete daramatzate lanean eskualdean ebazpena onartuko zen ziurtasuna izan gabe. Horrela azkar aritzeko aukera izatea bermatu nahi zuen auzitegiak. NBEk agindutako ikerketa bat baliatuko dute, dena den, fiskalek eta bertan gerra krimenen ustezko 51 erantzuleren izenak aipatzen dira.Darfurko gatazka duela bi urte hasi zen. 2003. urteko otsailean agintarien aurka matxinatu ziren eskualdean bizi ziren erreboltariak. Khartumen politikan baztertuta sentitzen ziren eta SPLA Darfur Askatzeko Herri Armada sortu zuten. Gobernuari lotuta dauden janjauid milizia arabiarrek hilketak egiten eta etxeak erretzen hasi ziren ondoren. Geroztik 3000.000 pertsona inguru hil dira Darfurren. Iheslariak bi milioi eta erdi izan daitezkeela uste dute.
-
BERRERAIKUNTZA
Diru emaileen bilera egingo dute Oslon
Darfur eskualdea berreraiki ahal izateko, diru emaileen bilera egingo dute datorren apirilaren 11 eta 12an, Norvegiako hiriburuan, Oslon. Sudango hogei urteko gerrari amaiera jarri zion bake hitzarmenaren aurreneko fasea gauzatzeko dirua biltzea da bileraren helburua iragan urtarrilaren 9an hitzartu zuten bakea Nairobin. Aurreneko fasean gerrak suntsitutako eskualdeak berreraikitzea erabaki zuten. Darfurrek lehentasuna du. Nazioarteko diru emaileek jada 380 milioi dolar eman dituzte aurten. NBE Nazio Batuen Erakundeak egindako txostenak, alta, 1.500 dolar eskatu zituen urte honetako asmoak gauzatu ahal izateko.
NBEko idazkari nagusi Kofi Annanek emango dio hasiera ekitaldiari. Sudango presidenteorde Ali Osman Mohammed Tahak eta SPLA Sudan Askatzeko Herri Armada gerrillako buruzagi John Garangek ere bilerara joango direla hitzeman dute berriki.