Mundua

Darfurren bake indar mistoa hartzeko prest legoke Sudan

2006ko azaroaren 17a
16:11
Entzun
Aurreakordioaren arabera, AB Afrikako Batasuneko soldaduak lirateke gehiengoa bake indar horietan, baina NBE Nazio Batuen Erakundeko kasko urdinek ere parte hartuko lukete. 2003an Darfurren gatazka lehertu zenetik 200.000 lagunetik gora hil dira.

Sudango Darfur eskualdeko gatazka gogorrari irtenbidea ematen hasteko aurreakordioa lortu dute bart NBEk, ABk eta Sudango ordezkariek. Hitzarmen horren arabera, bake indarren presentzia onartuko luke Sudanek eskualde horretan, baina Nazio Batuetako kasko urdinen ordez ABko soldaduak lirateke bake indar horietako kideen gehiengoa. Hala ere, kasko urdinak ere izango lirateke, indar mistoa osatuz.

Orain arte Sudango Gobernuak ez zuen onartzen Darfurren NBEren indarrik sartzea. Kofi Annan Nazio Batuetako idazkari nagusiak parte hartu du azken negoziazio hauetan, eta iragarri duenez, oraingoan aurreakordioa lotu dute, eta behin-betiko onarpena hurbil egon liteke. Abdelmahoud Abdulhallem Sudanen NBEko enbaxadoreak parte hartu du negoziazio horietan, eta orain Khartungo Gobernuak eman behar dio oniritzia aurreakordio horri. Nazioarteko iturri diplomatikoen arabera, Omar Al Bashir presidentea prest legoke aurreakordioa onartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.