Darfurren hogei lagun hil dituzte eraso batean
KHARTUM. Gutxienez hogei lagun hil eta 22 zauritu zituzten herenegun gauean Darfurren, nekazarien komunitate baten aurka egindako eraso batean. Aboudosko alkate Ahmed Nimerren arabera, talde armatu batek tiro egin zieten; oraindik ez dakite horiek nortzuk ziren. Nimerrek salatu zuen gobernuaren indar armatuek eremutik alde egin zutela erasoaren aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu