Datorren astean bilduko dira Maroko eta Polisarioa
NEW YORK. Nazio Batuek eskatuta, Marokoko eta Polisarioko ordezkariak datorren ostegunetik larunbatera bitartean bilduko dira, AEBetan. Aljeriako eta Mauritaniako ordezkariak ere izango dira bileretan. NBEk Mendebaldeko Saharari buruz azken 50 urteotan izan duen jarrera «pasiboa» duela gaitzetsi du Polisarioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu