Andrei Denisov Errusiaren NBEko enbaxadoreak eman dizkio Annani berrespen agiriak, Nairobin. Horrenbestez, klima aldaketan eragiten duten gasen %55 igortzen duten estatuen oniritzia jaso du Protokoloak eta indarrean sartzeko moduan da.
Hitzarmen horren arabera, estatu industrializatuek murrizketa handiak egin beharko dituzte 2012ra bitartean gas kaltegarrien igorpenean.
Annanek eskerrak eman dizkio Errusiari Protokoloarekin bat egiteko urratsa eman duelako. "Mundua mehatxatzen duen arrisku baten aurkako pauso historikoa da", esan du.
Ingurumena
Datorren urteko otsailaren 16an sartuko da indarrean Kyotoko Protokoloa
Karbono dioxido igorpenak murriztu eta hartara klima aldaketari aurre egitea helburu duen Kyotoko Protokoloa 2005eko otsailaren 16an jarriko dute indarrean. Hala iragarri du Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak. Izan ere, gaur jaso ditu Annanek Errusiak hitzarmena berresten duela adierazten duten agiriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu