Diaspora

Dave Bieter Boiseko alkate izango da beste lau urtez

Dave Bieter Boiseko jatorri euskalduneko alkate aukeratu dute berriro Idahon. Alderdi Demokratako politikariak laugarren agintaldiari ekingo dio, izan ere, 2003an iritsi zen alkatetzara.   

Bieter, 2013an Euskal Herrira egindako bisita batean. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
Kristina Berasain Tristan.
2015eko azaroaren 4a
12:23
Entzun

Bieterrek, botoen %68,8 eskuratuta, aise irabazi ditu atzo egin ziren hauteskundeak. Judy Peavey-Derri bere aurkariari alde handia atera dio; 40 puntu baino gehiago. Hautagai errepublikanoak botoen %26.4 lortu zituen.

Dave Bieter (Boise,Ameriketako Estatu Batuak, 1959) Ameriketara joan ziren euskal artzainen ondorengoa da; aitona, artzaina, Larrabetzukoa zuen. Amona, berriz, Lekeitikoa. Bieterrek inoiz ez ditu sustrai euskaldunak ahaztu, eta euskal hiztuna da. Euskal gatazkan ere bere aletxoa jarri zuen: 2002ko martxoan Peter Cenarrusa, orduko Idahoko Estatu Idazkaria eta beraren ekimenez Idahoko Memoriala, Euskal Herriko autodeterminazio eskubidearen aldeko memoriala, bultzatu zuten, eta Estatuko Ordezkarien Ganberan eta Senatuan onartua izan zen.

Donostiako Alkateen Konferentzian ere parte hartu zuen, 2013ko urrian, autodeterminazioaren aldeko aldarria eginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.