erresuma batua

David Cameron da Erresuma Batuko lehen ministro berria

Isabel II.a erreginak buruzagi kontserbadoreari gobernua osatzeko baimena eman dio gaur gauean, honek liberal-demokratekin akordioa egin ostean. Gordon Brown lehen ministro laboristak arratsean dimisioa aurkeztu eta bi ordura iritsi da gobernuburu aldaketaren albistea.

2010eko maiatzaren 11
22:30
Entzun
Ostegunean izan ziren Erresuma Batuko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta Alderdi Kontserbadorea izan zen irabazle, David Cameron dela buru: 306 diputatu lortu zituen (%36,1eko babesa). Alderdi Laboristak 258 eserleku eskuratu zituen (%29ko babesa), Alderdi Liberal-Demokratak 57 (%23).

Azkeneko 36 urteetan ez bezala, inork ez du gehiengo osorik. Azkeneko hamahiru urteetan laboristak egon dira gobernuan; Tony Blair eta Gordon Brown izan dira lehen ministro.

Cameronek ez du liberal-demokratekin lortutako akordioaren xehetasunik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.