Aurreko astean izandako istiluak ez dira David Cameron lehen ministroari buruhausteak ekarri dizkion arazo bakarra; legez kanpoko entzuketen kasuak ere bete-betean zipriztindu du lehen ministroa. Atzo bertan azalpenak eman behar izan zituen Cameronek, Andy Coulson News of The World egunkariko zuzendari ohiak entzuketen berri zuela erakusten duten froga berriak aurkitu baitituzte —Cameronen gobernuko komunikazio arduraduna izan zen Coulson—.
Lehen ministroak adierazi duenez, orain dakiena jakin izan balu, bere garaian ez zukeen Coulson gobernuko komunikazio arduradun izendatuko; «garrantzitsuena da Coulsonek orain ez duela guretzat lan egiten, eta, noski, guretzat lan egiten zuen garaian ere ez genuen kexurik jaso inoren aldetik».
David Cameronek azalpenak eman behar izan ditu entzuketen kasuaren harira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu