Atzo arratsaldeko lauak inguruan paseatzera zihoala esan zion David Kellyk emazteari. Ez zen itzuli, ordea. Gauerdian, Kellyk inoiz ez zuela halako jokabiderik izan eta, Poliziari desagertzearen berri eman zion familiak. Abingdonen (Oxfordshire) bizi da Kelly, eta paseoa han inguruko basobatean egingo zuela zehaztu zion emazteari. Hain zuzen ere, basohorretantxe aurkitudu gaur goizean Poliziak hilotza, eta gaur arratsaldena baieztatu du Poliziak Kellyren gorpua dela aurkitutakoa.
David Kellyk 59 urte ditu eta biologoa da. Defentsa Ministerioaren aholkularia izan da azken urteetan. Hain justu, azkenaldian hainbesteko istilua sortu duten Erresuma Batuko inteligentzia zerbitzuek Iraki buruz egindako txostenak faltsuak zirela hedabideei esan izana leporatu diote Kellyri.
Washingtonek eta Londresek bi argudionagusi erabili zituzten Iraken inbasioa justifikatzeko: suntsipen handiko armak zituela eta Saddam Husseinen erregimena arma nuklearrak egiteko Nigerian uranioa erosteko saioak egiten ari zela. Bigarren arrazoi hori Londresko inteligentzia zerbitzuek egindako txosten batean oinarritu zuten, baina BBC hedabide handiari Erresuma Batuko Gobernuaren inguruko norbaitek jakinarazi zionez, informazio hori faltsua zen eta inteligentzia zerbitzuek zein Gobernuak bazekiten hori.
Asteartean galdeketa zorrotzari erantzun behar izan zion Kellyk Legebiltzarreko batzordean, informazio hori BBCri eman ziona bera zelakoan.
Irakeko auzia
David Kelly ustezko 'satorrarena' da Londresen aurkitutako gorpua
Erresuma Batuko Poliziak gaur goizean Londres mendebaldean aurkitu duen hilotza bat David Kellyrena da. Atzodanik desagertuta zegoen Kelly. Hain justu, Defentsa Ministerioko aholkulari da 59 urteko biologo hori, eta Londresko Gobernuak Irakeko armei buruzko txosten faltsuak egin zituela BBCri salatu izana leporatu diote; funtsean, 'sator' izatea. Auzi hori ikertzeko Legebiltzarreko batzorde berezian galdeketa zorrotza egin zioten herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu