Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bi ministro berri hautatu ditu gaur. Joan den astean sortu zitzaion hutsunea Ekologia Ministerioan. Hulot ekologistak dimisioa aurkeztuko zuela iragarri zuen irratian egin zioten elkarrizketa batean. Hark utzitako ardurarako De Rugy aukeratu du Macronek.
Presidenteak azkarrago erreakzionatu du Flessel Kirol ministroaren dimisioarekin. Gaur utzi du kargua esgrima kirolari ohiak, eta gaur bertan hautatu du Macronek ordezkoa: Maracineanu igerilari ohia.