Dean urakna indarra galtzen ari da: AEBetako Urakanetarako Zentro Nazionalaren arabera, Saffir-Simpson eskalan 2ko intentsitatera jaitsi da. Hala ere, litekeena da Yucatango penintsula atzean utzi eta Mexikoko Golkoan sartzean, itsasoan, berriro indartzea, eta, beraz, indarberrituta sartzea Mexiko kontinentalean.
Yucatan penintsulan indarrik handienarekin, 5ekoarekin, jo du lurra goizaldeko hiruetan (hamarrak Euskal Herrian), Puerto Bravo inguruan, Chetumal hiritik 65 kilometro ingurura, Quintana Roo estatuan. Ondorioz,270 km/h gorako haizeteak sortu ditu, tarteka 325 km/h boladak; 5,5 metrotik gorako olatuak eta uholde handiak eragin ditzake, eta kalte larriak eraikinetan. Oraindik argitzeke dago zenbaterainoko kalteak eragin dituen urakanak eremu horretan.
Indar handiena gaur hartu badu ere, dagoeneko ondorio latzakutzi ditu urakanak Karibe aldean. Besteak beste,12 heriotz eragin dit Santa Luzia uhartean, Dominikar Errepublikan, Haitin, Caimanen eta Jamaikan. Gainera Dominikar Errepublikako bost arrantzale eta Haitiko beste hiru lagun galduta daude.
Atzo goizaldean urakanen eskalan laugarren mailako indarra hartu zuen Dean-ek Jamaika mendebaldetik igarotzean. Hala ere, haizeak eta euriak etxeak suntsitu, zuhaitzak sustraietatik atera eta uholdeak eragin zituen uhartean. Ondorioz, hilabeteko larrialdi egoera ezarri du Gobernuak uhartean. Portia Simpson Miller Jamaikako lehen ministroak azaldu du, urakanaren eraginez, 350.000 inguru jamaikar direla kaltetuak; esan du, orobat, segurtasun gabeko egoera probestuz arpilatzeak hasi direla 240 kilometro orduko abiadurarekin Kuba eta Caiman Irlak atzean utzi zituen atzo Dean-ek, eta Belize eta Mexikora bidean jarri zen, indartsu. Indartuz zihoan heinean, ordea, kalte nabarmenak eragin zituen uharte horietan guztietan. Handiagoak gerta ez zitezen, eremu arriskutsuenetatik toki seguruetara desplazatu zituzten ehunka herritar.
Mundua
'Dean' urakanaren indarra 2ra jaitsi da, baina indartu egin daiteke Mexikoko Golkoan
Dena den, indarrik handienarekin, 5ekoarekin, jo du lurra Mexikoko Yucatan penintsulako Quintana Roo estatuan. 270 klometro orduko haizeteak eragin ditu, eta 315 kilometro orduko iritsi dituzte bolada batzuek. Nolako kalteak eragin dituen argitzeke dago oraindik. Yucatanera iritsi aurretik, 12 heriotz eragin ditu Karibeko herrialdeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu