Debatearen harira, bi zentral nuklearretan sartu dira, seguruak ez direla salatzeko

2012ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
François Hollanderen eta Nicolas Sarkozyren arteko eztabaida hasi baino ordu batzuk lehenago bi ekintzaile ekologistak zentral nuklearren aurkako bi ekintza egin zituzten, instalazio horien segurtasuna zalantzan paratzeko asmoz. Lehenbiziko ekintza Bugeyko zentralean egin zuten, ekialdean. Ekintzaile bat parapentean pasatu zen instalazioen gainetik, eta barruan lur hartu zuen. Greenpeacek aldarrikatu zuen ekintza. «Helburua presidentetzarako bi hautagaiei mezu bat helaraztea zen, nuklearren arriskua ukatzen dutelako». Parapenteko pilotua eta bertze lagun bat atxilotu zituen Poliziak. Civauxeko zentralean, berriz, Poitiersetik hurbil, Herve Couasnon ekintzailea, poeta-eskalatzailea ezizenez ezaguna, instalazioen barrenera sartu zen segurtasun neurriak gaindituz. Couasnon ere atxilotu egin zuen Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.