KURDISTAN

Debekuen gainetik, Newroz ospatzen ari dira kurduak

Asteburutik ekin diete kurduek Newroz Urte Berriko ospakizunei hainbat herri eta hiritan. Ipar Kurdistanen, Turkiako Gobernuak debekatu egin ditu Newroz eguneko ospakizunak, baina milaka lagun irten dira kalera halere.

Idomenin (Grezia) Mazedoniara igaro nahian dauden kurduek ere ospatu dute Newroz. ARMANDO BABANI / EFE
2016ko martxoaren 21a
07:14
Entzun

Urfan, mila lagun inguru elkartu dira Edonon Newroz, edonon erresistentzia lelopean. Poliziak bidea moztu die aurrena, eta ibilbidez aldatzean, oldartu egin zaie Polizia manifestariei ur kanoiekin eta gomazko pilotekin. Gutxienez bost lagun atxilotu dituzte.

Batmanen ere istiluak egon dira, eta negarra eragiteko gasak jaurti dituzte poliziek. Bi lagun zauritu dira, horietako bat 15 urtekoa, eta atxilo hartu dute beste bat.

Kobanen ere, Mendebaldeko Kurdistanen, ospatu dute Newroz. Sua izan ohi da eguneko protagonista, eta sua jarri dute hilobietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.