Nazioarteko albiste agentzien arabera, Bushen aurkako aldarriak eginez sartu dira zortzi auzipetuak epaitegiko aretora; zehazki, "behera Bush!", eta "behera traidoreak!" oihukatu dute.
Saddam Husseinek eta beste auzipetuek eurak epaitzen ari den epaimahaiak ez duela zilegitasunik eta legearen kontrakoa dela salatu dute, eta bereziki gaitzetsi dute defentsa abokatuen babesik izango ez duten auzi saiora joatera behartu dituztela.
Barzan al Tikriti Irakeko lehengo erregimeneko zerbitzu sekretuen buruzagi eta Husseinen anaiordeak Auzitegi Bereziko guardiek tratu txarrak eman dizkiotela salatu du, eta, halaber, minbizia duenez, aske utz dezatela eskatu du.
Irak
Defentsako abokatuarik gabe ekin diote berriro Saddam Husseinen eta haren laguntzaileen aurkako epaiketari
Saddam Hussein eta haren zazi laguntzaileren aurkako epaiketari ekin dio berriro Irakeko Auzitegi Bereziak, Hussein eta gainerako auzipetuak aretoan direla, baina defentsako abokaturik gabe. Izan ere, tribunalarekin ezadostasunak tarteko, uko egin diote epaitegian izateari. Barzan al Tikriti Husseinen laguntzaile eta anaiordeak auzitegiko guardiek tratu txarrak eman dizkiotela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu