AEB-etako hauteskunde primarioak

Demokraten hautagaia bera izango dela aldarrikatu du Obamak

Montanako eta Hego Dakotako atzoko bozketekin amaitu dira AEBetako presidentegaia aukeratzeko Alderdi Demokrataren hauteskunde primarioak. Montanan irabazita hautatua izateko behar adina ordezkari lortu duela esan du Obamak. Clintonek, ordea, ez du ofizialki bere hautagaitza bertan behera utzi.

2008ko ekainaren 4a
13:44
Entzun
"Gaur gauean zuen aurrean zutitu eta esan dezaket ni izango naizela AEBetako presidentetzarako hautagai demokrata", esan du bart Barack Obama Illinoisko senadoreak Minnesotan, hauteskundeetak ekitaldi batean. Horrenbestez, Alderdi Demokrataren primarioak irabazi dituela aldarrikatu du.

Obamaren taldeak eta hainbat komunikabidek eta analistak egindako kalkuluen arabera, Illinoisko senadoreak lortu du udazkeneko demokraten batzarrean hautagai izendatua izateko beharrezko diren 2.118 ordezkariren babesa eskuratzea. Zehazki, 2.154 ordezkari eta 389 superordezkari eskuratu ditu. Hautagaitza demokrata lortzeko lehian Obamaren aurkari nagusi den Hillary Clintonek, berriz, 1.919 ordezkari eta 282 su perordezkari lituzke iturri berberen arabera.

Nolanahi ere, Obamak garaipena aldarrikatu duen arren, Clintonek ez du galtzaile denik aitortu. New Yorken egin du bart hitzaldia Clintonek, eta ez du lehiatik erretiratzen denik iragarri. Erabakia pentsatzeko eta hartzeko denbora behar duela adierazi du. Zenbait analistaren iduriko, presidenteorde izateko eskain diezaioke orain bere burua Clintonek Obamari. Minessotako hitzaldian Clinton goraipatu egin du Obamak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.