NEPAL
Demokrazia aldarrikatzen Katmandun
Nepalgo errege Gyanendraren kontrako protestak areagotzen ari dira egunetik egunera Nepalen. Urtarrilaren 4an erregearekin bildu ziren alderdi nagusietako ordezkariak, baina elkarrizketak porrot egin dutela eman zuten aditzera agintari politiko ohiek. Atzo Katmandu hiriburuko kaleetara atera ziren demokrazia aldarrikatzeko irudian. Gyanendra 2001. urteko ekainean izendatu zuten errege, bere anaia Birendra oraindik argitu gabe dagoen eraso baten hil ondoren. 2002. urteko urrian erregeak Legebiltzarra desegin eta agintea bere gain hartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu