Botoen %98a zenbatuta, hiru eserleku galdu ditu CDA alderdi demokristauak, eta legebiltzarreko 150 eserlekuetatik 41 lortu dituzte. Laboristek ere beherakada nabarmena izan dute, 42 eserlekutatik 32 ra. Eskuineko liberalek ere lau eserleku galdu dituzte.
Alderdi sozilista izan da gehien irabazi duena: 9 eserleku izatetik 26 izatera pasatu baitira. Eskuin muturreko PVV musulmanen kontrako alderdiak berriz, ez zuen eserlekurik, eta orain 9 ditu. LPF Lista Fortuynek 8 zituen lehen, eta batere gabe geratu dira orain. Berdeek bat galdu dute, eta liberalak seitik hirura pasatu dira.
Oro har, eskuin muturraren eta ezkerraren gorakada gertatu da. Gainera, demokristauek laboristekin gobernatzen zuten lehen, baina orain bien botoak batuta ez dute nahikoa osatzen.
Herbehereak
Demokristauak izan dira garaile Herbehereetako hauteskunde nagusietan
Demokristauek (erdi-eskuinekoak) irabazi dituzte Herbehereetako hauteskunde nagusiak, baina lortutako eserlekuak ez dira bakarrik gobernatzeko lain. Koalizioa osatu beharko dute gobernatzeko. Demokristauek nabarmen egin dute behera botoetan, eta alderdi sozialistak eta muturreko eskuinak gorakada nabarmena izan dute. Itxura batean, lan zaila izango da koalizioa lortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu