Desagertuak babesteko hitzarmena onartu du Kolonbiak

Desagertuekin zer gertatu zen jakiteko eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea aitortzen du akordioak

Erredakzioa
2010eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Desagertuak Babesteko Nazioarteko Hitzarmena onartu du Kolonbiako Kongresuak, eta Juan Manuel Santos presidenteak eta Kolonbiako Auzitegi Konstituzionalak gutxira sinatzea espero dute abian jartzeko. Nazio Batuen Erakundeko akordioak desagertuen eskubideak babesten ditu, besteak beste, desagertuekin gertatu zena jakiteko eskubidea jasotzen du, kalte-ordainak, eta baita desagerrarazleentzako zigorrak ere. Krimen horri nazioarteko galga jartzeko eskatzen aritu dira giza eskubideen aldeko taldeak hiru hamarkadaz Kolonbian.

Gatazkak eragindako 50.000 pertsona desagertu daude Kolonbian, hobietan pilatuta asko, eta senideek biktimekin gertatu zena jakiteko bideak zabal ditzake hitzarmenaren onespenak. Hala ere gatazkak iraun bitartean zaila izango da errudunak zigortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.