ARGENTINA

Desagertuen amen hiru gorpu identifikatu dituzte, bahitu eta 27 urtera

AGENTZIAK
BUENOS AIRES
2005eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Orain dela 27 urte, diktadura garaian (1976-1983) bahitu zituzten eta berriki aurkitu dituzten hiru emakumeren gorpuak identifikatu dituztela jakinarazi zuen herenegun Carlos Somigliana medikuak. Hiru emakumeok, Azucena Villaflor, Esther Ballestrino de Careaga eta Maria Eugenia Ponce de Bianco, diktaduraren indarrek bahitu eta desagerrarazitakoen senideek eratutako Maiatzeko Plazako Amak elkartekoak ziren. Villaflor giza eskubideen defentsarako talde horretako sortzaileetako bat ere izan zen.

Hiru emakumeon gorpuzkiez gain, oraindik identifikatzeko dauden beste lau lagunenak ere aurkitu zituzten. Agintarien arabera, 12.000 lagun inguru desagerrarazi zituzten diktadura garaian, baina giza eskubideen aldeko erakundeen ustez, 30.000tik gorakoa da benetako kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.