Irudia. Brasil
DESAGERTUEN BILA HONDAKIN ARTEAN
Brasilgo Rio de Janeiroko erdigunean hiru eraikin erori dira, eta gutxienez bost lagun hil dira. 11 lagun desagertuta daude, eta horien bila ari dira. Asteazken gauez eraitsi ziren bulegoen eraikinak, inguru horretan jende gutxi zegoen unean. Hogei solairu zituen erori den eraikin batek, hamar beste batek, eta bost azkenak. Oraindik ez dituzte kausak argitu, baina suhiltzaileek estruktura arazoak aipatu dituzte. Irudian, erreskate talde bat hondakinetatik hilotz bat ateratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu