Ozeano Indikoan aurkitu dituzte, satelite bidez, Malaysiako hegazkin desagertuarenak izan daitezkeen zati bi, Tony Abbott Australiako lehen ministroak jakinarazi duenez. Zati horietako bat 24 metro luze da. Australiak itsasontzi eta hegazkin militarrak bidali ditu sateliteak adierazitako kokalekura. Oraingoz, Norvegiako merkataritza ontzi bat soilik iritsi da, eta gertu daude Australiako aire armadako bi aireontzi. Horietako beste batek ez du iristerik lortu, ikusgaitasun urriagatik.
Martxoaren 8az geroztik dago desagertuta hegazkinak. Ez zuen osatu Kuala Lumpurretik Pekinerako bidea, eta, gaur artean, ez da hegazkinaren arrastorik aurkitu. 239 bidaiari zeramatzan batetik bestera.