KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Desobedientziari buruzko mozioan akordioa lortu dute Junts Pel Si-k eta CUPek

Gaur 18:00 arteko epea zuen Kataluniako Parlamentuko Mahaiak CUPek desobedientziaren inguruan erregistratu nahi duen mozioa eztabaidarako onartzeko. Erdibideko zuzenketa bat adostu dute bi indar independentistek.

Kataluniako Parlamentuko eztabaida iazko azaroaren 9an. ANDREU DALMAU / EFE
2016ko apirilaren 5a
07:54
Entzun

Ostegunean bozkatuko du legebiltzarrak testua eta aurrera egitea espero da, bi indar independentistek gehiengoa baitute. Mozioaren bidez, iazko azaroaren 9ko haustura adierazpenari legebiltzarraren babesa adieraziko diete, eta hautetsiei eskatu diete "Espainiako Estatuaren erakunde ez demokratikoen eskariei entzungor egiteko. Gainera, gobernuari galdegin diote Espainiako Auzitegi Nazionalak haustura adierazpena ikertzeko egiten dituen prozedurei kasurik ez egiteko eta, beraz, Esquadra Mossoek haren aginduak ez betetzeko. Puntu horiek CUPek proposatu zituen, baina adostutako testuan ere jaso dituzte.

Eskariaren arabera, 60 eguneko epean plan bat aurkeztu beharko dio Kataluniako Gobernuak legebiltzarrari, zehaztuz nola gauzatuko dituen haustura adierazpenaren eranskinean jasotako neurriak. Epe hori 30 egunekoa izatea nahi zuen CUPek, baina adostutako testuan beste hilabete bateko epea eman diote gobernuari. "Prozesu eratzailearen fase aurre eratzaileari buruzko jarduera plan" bat ere aurkeztu beharko dio gobernuak legebiltzarrari; hori ere, 60 eguneko epean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.