Diktadurako Iraungitze Legea bertan behera uztea aztertzen ari dira Uruguain

Erredakzioa
2010eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Uruguaiko Diputatuen Ganberan saio berezia izan zuten atzo. Iraungitze Legea bertan behera utzi ahal izateko bozketa egitekoa zuten diputatuek; diktadura garaiko (1973-1985) krimenak auzibidean jartzeko ahalbidetuko luke horrek. Fronte Zabala alderdiak sustatu du ekimena, behin neurri hori hartuta, botere banaketa gauzatuko dela argudiatuta; izan ere, gaur egun justiziak exekutiboaren baimena behar du, legeak uzten dituen zirrikituak baliatuta, hainbat auzi ikertu ahal izateko. Alderdi Nazionala eta Colorado Alderdia proiektuaren kontra daude, baina ezkerreko koalizioak du gehiengoa. Iazko erreferendumean, berriz, ezezkoa nagusitu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.