Uruguaiko Estatuak lehenbiziko aldiz bere gain hartu du diktaduraren aroko krimen baten erantzukizuna. Maria Claudia Garcia de Gelmanen desagerpena hartu du bere gain estatuak, Gelman kasua delakoa. Jose Mugica presidenteak irakurri du adierazpena parlamentuan, eta estatuak erran du desagerpen horren «erantzukizun juridiko eta etikoa» estatuarena dela. Iraungitze Legea ere kritikatu du adierazpen ofizialean, ikerketa eta kasuaren argitzea «trabatu» baitu.
Gelman 1976an bahitu zuten Buenos Airesen, Marcelo Gelman senarrarekin batera. Haurdun zegoen. Handik Uruguaira eraman zuten, baina ez da inoiz agertu.
Diktadurako krimen baten erantzukizuna onartu du Uruguaik
Maria Claudia Garcia de Gelmanen desagerpena estatuaren ardura izan zela onartu du Mugica presidenteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu