Dilma Rousseffek bihar hartuko du Brasilgo lehendakaritza, Lula da Silvaren eskutik. Ateratzear den presidenteak herritarren %80ren babesa du. Brasilgo lehen lehendakari emakumezkoa izango da Rousseff. 63 urte ditu, eta gerrillari ohia da. Urrian irabazi zituen hauteskundeak.
Lulak zortzi urtean Brasilgo ekonomia bideratu du, eta Rousseffek bide horri segida emango diolakoan daude brasildarrak. Brasildarrek %83k Lula bezain ondo edo hobeto ariko dela espero dute, inkesten arabera.
Gobernu taldeak kritika onak jaso ditu. Banku Zentrala zuzentzeko teknokraten aldeko apustua egin du Rousseffek, eta beste sail batzuetan Lularen konfiantzako pertsonak aukeratu ditu. Rousseffek esan du, ordea, zenbait aldaketa egingo dituela Brasilen muturreko pobrezia desagertarazeko, "nahiz eta horrek gastu publikoa igo". Giza eskubideen alorrean eta kanpo harremanetan ahalegin berezia egingo duelaagindu du.
Inbestidura saioan 12 estatuburuk hartuko dute parte; besteak beste, Evo Morales Boliviakoak, Juan Manuel Santos Kolonbiakoak, Sebastian Piñeira Txilekoak, Mauricio Funes El Salvadorrekoak, Alvaro Colom Guatemalakoak, Jose Mujica Uruguaikoak, Fernando Lugo Paraguaikoak, Alan Garcia Perukoak eta Hugo Chavez Venezuelakoak.
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea ere izango da inbestidura saioan, Brasilek orain dela gutxi Palestinako estatua onartu ostean.
Mundua
Dilma Rousseff prest da bihar Brasilgo presidentetza hartzeko
Hamabi estatuburuk hartuko dute parte inbestidura saioan. Brasildarren %80k uste dute Lula da Silva bezain ondo edo hobeto ariko dela Rousseff.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu