Etiopia

Dimisioa eman du Etiopiako lehen ministroak

Telebista publikoak eman du berria, baina ez du arrazoirik zehaztu. EPRDF alderdiaren buruzagitza ere utzi du Hailemariam Desalegnek.

Hailemariam Desalegn gaur arte Etiopiako lehen ministro izan dena, artxiboko irudi batean. DAI KUROKAWA, EFE
Berria
2018ko otsailaren 15a
13:45
Entzun

Urtea hasi denetik ezustean etorri dira Hailemariamek eginiko iragarpenak. Izan ere, hilaren 3an jakinarazi zuen preso politikoak askatuko zituela, "adiskidetze nazionala" errazteko. Azken bi urteotan gutxienez 700 lagun hil dituzte gobernuaren aurkako protestetan. Hailemariam 2012tik izan da lehen ministro.  

Azken asteotan milaka preso askatu dituzte —Merera Gudina oposizioko burua barne—, baina gobernuaren aurkako protestak ez dira itzali; nagusiki, bi eskualde handienetan, oromian eta Amharan. BBC katearen arabera, azken protestetan hamar lagun hil dituzte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.