Krisi politikoan murgilduta dago Haiti. Michel Martelly estatuburuaren agintaritza otsailaren 7an amaitzekoa da, eta urtarrilaren 24an egitekoak ziren hauteskundeen bigarren itzulia ez zuten egin. Behin-behineko Hauteskunde Batzordeak erabaki zuen horiek berriro ere atzeratzea, Jude Celestin oposizioko hautagaiak ez aurkeztea erabaki ondoren.
Testuinguru horretan eman du dimisioa Paulek. Iazko urtarrilaren 17an izendatu zuten lehen ministro. 60 urte ditu, eta Port-au-Princeko alkatea izan zen. 2006an, presidentetzarako lehian ibili zen, baina ez zuen lortu.