Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak dimisioa eman du, azaldu duenez, herritarrek ez dutela berega konfiantzarik sumatzen duelako, eta horren ondorioz Japonian sortu den krisi politikoa gainditzeko borondatez.
Urtebete eskas egin du agintean Abe ALD Alderdi Liberal Demokratikoaren hautagaiak: iazko irailaren 26an izendatu zuten lehen ministro, eta hasiera-hasieratik gorabeheratsua izan da haren agintealdia. Batetik, ustelkeria kasuak agertu izan dira haren inguruan. Bestetik, arazoak izan ditu hainbat lege ekimen aurrera ateratzeko.
Ildo horretatik, bi izan dira Abek dimisioa emateko aipatu dituen arrazoi zehatzak: uztaileko Senaturako hauteskundeetan bere alderdiak gehiengoa galdu izana, eta, horren ondorioz, eta oposizioko Alderdi Demokratikoa kontra agertu denez, Terrorismoaren Aurkako Legea indartzeko proiektua aurrera ateratzeko ezintasuna.
ALDk irailaren 19an bertan egin dezake batzarra Aberen ordezkoa aukeratzeko. Alderdiak izendatzen duen hura izango da Japoniako hurrengo lehen ministro.
Mundua
Dimisioa eman du Japoniako lehen ministroak
Herritarrek beregan konfiantzarik ez dutelako hartu du erabakia Shinzo Abek, eta Terrorismoaren Aurkako Legea aurrera ateratzeko ezintasuna jarri du horren adibide. Duela urtebete hartu zuen kargua, eta ustelkeria kasuak eta arazoak izan ditu lagun hasieratik. ALD Alderdi Liberal Demokratikoak irailaren 19an egin dezake batzarra Aberen ondorengoa aukeratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu