MUNDUA

Dimisioa eman du Luxenburgoko lehen ministroak

Jean-Claude Juncker zen Europan lehen ministro karguan denbora gehien zeramana. Espioitza kasu baten eraginez eman du dimisioa.

2013ko uztailaren 11
18:54
Entzun

Hemezortzi urtez izan da Juncker Luxenburgoko lehen ministro. Parlamentuan dimisioa aurkeztu du, herrialdeko zerbitzu sekretuek eginiko entzuketa batzuen ondorioz. Atzo arratsaldean ziurtatu zuen ez zuela kargua utziko, baina iluntzean atzera egin eta dimititu egin zuen.

Eurotaldeko presidente ere izan zen Juncker, zortzi urtez. Urtarrilean utzi zuen kargua. Luxenburgoko legediaren arabera, lehen ministroa da zerbitzu sekretuen arduradun nagusia. Paradoxikoki, entzuketa horiek Junckerri egin zizkioten, besteak beste.

"Bihar [gaur] goizeko hamarretarako bilera batera deitu dut gobernua, eta nire dimisioa aurkeztuko dut", adierazi du. 2014ko maiatzean ziren hauteskundeak egitekoak, baina hiru hilabete barru egingo dituzte. "Egiaztatu dut parlamentuaren gehiengoak hauteskundeak aurreratu nahi dituela", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.