Arseni Jatseniuk Ukrainako Legebiltzarreko presidenteak dimisioa emango duela iragarri du gaur goizean, legebiltzarkideen aurrean egin duen agerraldian. Legebiltzarreko Araudi Batzordeari dimisio karta gaur bertan helaraziko diola agertu du.
Viktor Justxenko presidentearen Gure Ukraina alderdikao da Jatseniuk, eta atzo alderdi horrek eta Julia Timotshenko lehen ministroaren Blokeak osatutako Blokeak koalizio gobernua hautsi ostean erabaki du dimisioa ematea. Urtebete baino gutxiago iraun du koalizioak, eta horrenbestez, Ukrainako krisi politikoa berpiztu da.
Justxenko presidentearen Gure Ukraina eta Timotshenko lehen ministroaren Blokea Ukrainako iraultza laranja bultzatu zuten bi alderdi nagusiak izan ziren.
Mundua
Dimisioa eman du Ukrainako Legebiltzarreko presidenteak
Agintean den koalizio gobernua hautsi ondoren krisi politikoa berpiztu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu