Hilberria. Oswaldo Paya

Disidenteen aurpegi ezaguna

Nekane Zinkunegi Barandiaran.
2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Kubako La Gavina herrian zendu da Oswaldo Paya (Habana, 1952), auto istripuz. Kubako disidenteen artean ezagunenetakoa zen Paya, gehienbat Ipar Amerikan eta Europan. Horren adibide, haren heriotzan goraipatu duten agintarien zerrenda: Barack Obama AEBetako presidenteak esan du «giza eskubideen defendatzaile nekaezina» zela; Felipe Calderon Mexikokoak, «askatasunaren aldeko borrokalari handia» izan zela; eta Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak «sakrifizioaren» adibidetzat jarri du. Hain justu, Espainiako eskuinarekin harreman ona zuen.

Kuban, ordea, ez zuen halako osperik. Hango gobernuak eta atzerriko ezkerreko taldeek egotzi zioten AEBen eta Europako Batasunaren laguntzari esker lortu zuela ospea, iraultzaren aurka jotzeko. Horren adibidetzat jarri zuten Payak 2002an EBko Giza Eskubideen Sakharov sari polemikoa jaso izana. Geroago, Fidel Castroren ondorengo agintari gisa proposatu zuten AEBetako taldeek. Familia katoliko batean hezi zen; iraultzaren aurka lerratu arren, ez zuen inoiz erbestera jo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.