Atentatuan zendu ziren 52 lagunak eta 700 zaurituak gogoan izango dituzte egun guztian Erresuma Batuko biztanleek. Erasoaren biktimen omenez egin den lehen agerraldira kaltetuen senideak eta agintari politikoak bildu dira. Ekitaldian loreak eta plakak eskaini dizkiete toki horretan hil ziren 26 lagunei. Leku honetan lehertu zen lehenengo bonba eta bertan eragin zituen ondorio handienak. Eguerdiko hamabietan bi minutuko isilunea egin dute Londresen.
Bonbak eztanda egin zuten beste lekuetan ere omenaldi bereziak egingo dituzte Russel Square, Edgware Road eta Aldgate metro geltokietan, baita Tavistock plazan ere. Hildakoen oroimenez meza bat egingo dute Saint Pancras elizan. Ekitaldi publiko batekin emango zaio amaiera egunari Regent Park-en. Atentatuan zendu zirenen izenak irakurriko dituzte.
MUNDUA
Dolu eguna Londresen, atentatuen lehenengo urteurrenaren harira
Urte bat joan da Londresko erasoak gertatu zirenetik eta isiluneak egingo dira lau lehergailuek eztanda egin zuten lekuetan. Atentatua gogoan lehen ekitaldia Kings Cross metro geltokian egin da, duela urte bat bonba lehertu zen ordu berean. 52 lagun hil ziren eta 700 zauritu eraso haietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu