Txetxeniako gatazka

Dolu egunak izango dira gaurkoa eta biharkoa Errusian

Errusian dolu egunak egingo dituzte gaur eta bihar, Beslango eskolako bahiketaren amaieran hildako ehunka lagunen oroimenean. Oraindik ez dago jakiterik zenbat diren hildakoak. Errusiako Gobernuak gero eta zifra txikiagoa ematen du —gaur esan duenez 335 dira hildakoak—, baina Ipar Osetiako agintariek diotenez kopuru horrek gora egingo du, dezente. Hildakoetatik 201 gorpu identifikatu dituzte orain arte, eta Ipar Osetiako Osasun Ministeriotik esan dutenez, momentuz "ezin" dute esan zenbat hilotz gelditzen diren identifikatzeko. Identifikatzeke dauden gorpuetatik 60 inguru ezagutzeko ADN frogak egin beharko dituzte. 100bat lagunen desagertuta jarraitzen dute.

2004ko irailaren 6a
18:07
Entzun
Gutxienez 330 lagun hil ziren joan zen ostiralean, Errusiako tropak Beslango eskolako bahiketa indarrez eten zutenean. Gaur eta bihar, dolu egunak egingo dituzte Errusia osoan, hildakoen oroimenez.

Hildakoetatik 201 gorpu identifikatu dituztela esan du Ipar Osetiako Osasun Ministerioak, eta "ezin" dutela esan zenbat geratzen diren identifikatzeko. Gainera, gorpu batzuk, 60 bat, identifikatzeko ADN frogak beharko direla iragarri dute. Gaur, 100 bat lagun lurperatuko dituzte, baina, hala ere, 200 lagun inguruk desagertuta jarraitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.